XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada beste zerbait ere berrikuntza ontan biziki gogorazi digutena: Ordu guziek ez dutela garrantzi berdina.

Goizeko Gorespenak eta atsaldeko Bezperak dirala Ordu nagusiak.

Beraz, elkar artean zerbait errezatu nahi danean, oiek esan behar lirake lehenik eta obetoenik (Inst.21.29.37).

Otoitz-gai berriak

Orduen Liturgi berri ontan badira otoitz-gai berriak edo berrituak.

Oiek aberastasun, bizitasun eta gaurkotasuna damaiote noski Eliz-otoitzari.

Aitatu besterik ez ditut egingo emen: IRAKURGAIAK.

Irakurgaiek leku berezia dute Orduen Liturgian.

Ordu bakoitzak badu bere irakurgaia.

Gorespen eta Bezperetan irakurgai luzeagoak egin ditezke.

Lehen Maitinak esaten genion Orduari orain Irakurketaren Ordua deitzen zaio, ordu ortan Jainkoaren Itzari eta beste Irakurgaiei ematen zaien leku eta garrantziagatik.

Irakurgai asko berriak izango dira, orain arte erabiltzen ez ziranak.

Gehienak Bibliatik eta Eliz-gurasoen liburuetatik artuak, baina baita ere Santuen eta Eliz-idazleenetatik (Inst.140-168).

Irakurgaietako Jainkoaren Itzak adierazten digu garbikienik Eliz-otoitza elkar izketa bat dala, Jainkoak itz egiten bait digu guri irakurgai oietan eta guk Jainkoari salmo eta beste otoitzetan.

BIBLI-KANTAK.

Bibliatik abesti edo kanta asko jaso dira orain arte erabiltzen ez ziranak, Gorespenetarako Itun Zaharrekoak eta Bezperetarako Itun Berrikoak.

Orrela Bibliako otoitz eta kanta ederrenak Orduen liturgian gure eta gaurko otoitz eta kanta egin genezazke (Inst.136-39).

GORATZARREAK.

Goratzarreen garrantzia ez da txikia Eliz-otoitzean.

Kristau erriak berak sortutako kanta berriak bait dira.

Gaurko jendeari beti kanta zahar berberak abestea ez zaio atsegin.

Ortik kanta berrien beharra eta balioa (Inst.173-178).

ESKARIAK.

Mezetan Erriaren otoitza bezala, bai Gorespenetan eta bai Bezperetan Eskariak egin ditezke munduaren eta Elizaren behar guzietarako.

Eskariok egiazkoak, zabalak, konkretuak eta gaurkoak izan behar dute.

Orduan bai benetako otoitz-giroa sortaraziko dutela (Inst.179-193).

IXIL-UNEAK.

Mezetan eta beste liturkizunetan bezala, ixil-uneak ondo etorriko dira Orduen Liturgian ere.

Tarteka bihotzak maite du ixiltasuna barnera biltzeko eta barne-izketarako (Inst.201-203).